Jan aberatsak, jagon abereak!
2024ko Aste Nagusia sekulakoa izan da. Egon ez zaretenontzat, hementxe duzue argazki erreportajetxo bat, baita bideo laburpena ere.
Days
Hours
Minutes
Seconds
Pintxo % 100 begetalak txapeldun!
Konpartsakide egunean, konpartsen arteko elkarlana izan zen nagusi, eta, pintxo lehiaketan, animalien sufrimendurik gabeko bi pintxo heldu ziren podiumera.
Txosnaganera igotzeko izen ematea zabalik
Gaurtik aurrera eta ekainaren 6ra bitartean, mendi martxa neurtua egin nahi duten bikoteek izena eman ahalko dute Bilboko Konpartsen webgunean.
Tailerra Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan
Piztiakek Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan parte hartu du. Kongresua Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean, izan da, Leioan, martxoaren 20tik 22 honetara.
Tipi-tapa Noainen, tipi-tapa Bilbon
Piztiakeko konpartsakideok birritan egin dugu Korrika aurten, lehenengoz Noainen, kilometro antiespezista egin genuen Euskal Herriko mugimenduko gainontzeko kolektiboekin, eta, bigarrenez, Bilboko Konpartsen kilometroan.
Gertutik
Irantzu Varela: “Feminismoa eta LGTBI borroka faxisten etsaiak dira, baina gero eta gehiago gorroto dute beganismoa ere”
Irantzu Varelak bere lehen liburua argitaratu berri du: Lo que quede (2024). Idazlea da, baina baita feminista, antifaxista, lodia, lesbiana, azkarra eta ezkertiarra ere. Horrela definitzen du bere burua; “gorrotatzen duten guztia naiz”, dio: “ezin naute nahierara kontrolatu, ezin didate mansplainingik egin, ezta limurtu ere”. Bere liburuak jasotzen du nola bere gorputza eta beste hainbatena…
Micky Paiano eta Vitxo Bilbao (AVEfest): “Boluntarioak dira jaialdi honen arima”
AVE fest musika jaialdiaren 6. edizioa hartuko du asteburu honetan Portugaleteko Sastraka gaztetxeak. Urtero, santutegi batentzat dirua biltzeko, kontzertuak, tattoo circusak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta beste hainbat ekintza biltzen dituen kartela osatzen dute, dena, punk eszenan eta giro apartan murgilduta. Festibala 2016tik muntatzen duten hiru antolatzaileetako birekin hizketan aritu gara, Micky Paianorekin eta Vitxo Bilbaorekin.
Maialen Sagues (NOR): “Goseak akabatuak herramienta bat da oinarri politikoak zabaltzeko eta euskal mugimendu politiko antiespezista eraikitzeko”
NOR antiespezista kolektiboak Goseak akabatuak liburua euskarara ekarri du, Bob Torresek 2007an argitaratutakoa. Liburu honek azaltzen du gizarte kapitalistak gizakiz besteko animaliak nola tratatzen dituen: merkantzia huts gisa, ekoizkin superrexplotatu gisa, eta euskal mugimenduan oinarri politikoak finkatzeko itzuli dute.
Bilbo Bassaterra (Futuro Vegetal): “Aldaketa bultzatzen ez dugun egun bakoitza kaos klimatikorantz garamatzan egun bat da”
“Biharko hitzaldia bertan behera utzi beharko dugu, sentitzen dut, Frantzian atxilotu gaituzte”. Hori zen Bilbo Bassaterrak bidalitako azken mezua, iazko abenduan. Antolatzen ari ginen Bilboko Azoka Beganora etortzekoak ziren Bassaterra eta bere bizilaguna, beren aktibismoaren inguruko hitzaldia ematera, baina abenduaren 2 hartan, kartelean genuen hitzaldirik jendetsuena izango zena ikusi gabe geratu ginen.