Jan aberatsak, jagon abereak!
2024ko Aste Nagusia sekulakoa izan da. Egon ez zaretenontzat, hementxe duzue argazki erreportajetxo bat, baita bideo laburpena ere.
2024ko Aste Nagusia sekulakoa izan da. Egon ez zaretenontzat, hementxe duzue argazki erreportajetxo bat, baita bideo laburpena ere.
Konpartsakide egunean, konpartsen arteko elkarlana izan zen nagusi, eta, pintxo lehiaketan, animalien sufrimendurik gabeko bi pintxo heldu ziren podiumera.
Irantzu Varelak bere lehen liburua argitaratu berri du: Lo que quede (2024). Idazlea da, baina baita feminista, antifaxista, lodia, lesbiana, azkarra eta ezkertiarra ere. Horrela definitzen du bere burua; “gorrotatzen duten guztia naiz”, dio: “ezin naute nahierara kontrolatu, ezin didate mansplainingik egin, ezta limurtu ere”. Bere liburuak jasotzen du nola bere gorputza eta beste hainbatena…
AVE fest musika jaialdiaren 6. edizioa hartuko du asteburu honetan Portugaleteko Sastraka gaztetxeak. Urtero, santutegi batentzat dirua biltzeko, kontzertuak, tattoo circusak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta beste hainbat ekintza biltzen dituen kartela osatzen dute, dena, punk eszenan eta giro apartan murgilduta. Festibala 2016tik muntatzen duten hiru antolatzaileetako birekin hizketan aritu gara, Micky Paianorekin eta Vitxo Bilbaorekin.
Gaurtik aurrera eta ekainaren 6ra bitartean, mendi martxa neurtua egin nahi duten bikoteek izena eman ahalko dute Bilboko Konpartsen webgunean.
NOR antiespezista kolektiboak Goseak akabatuak liburua euskarara ekarri du, Bob Torresek 2007an argitaratutakoa. Liburu honek azaltzen du gizarte kapitalistak gizakiz besteko animaliak nola tratatzen dituen: merkantzia huts gisa, ekoizkin superrexplotatu gisa, eta euskal mugimenduan oinarri politikoak finkatzeko itzuli dute.
Piztiakek Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan parte hartu du. Kongresua Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean, izan da, Leioan, martxoaren 20tik 22 honetara.
Piztiakeko konpartsakideok birritan egin dugu Korrika aurten, lehenengoz Noainen, kilometro antiespezista egin genuen Euskal Herriko mugimenduko gainontzeko kolektiboekin, eta, bigarrenez, Bilboko Konpartsen kilometroan.
“Haragijaleen sekta” izeneko mozorroarekin konpartsen kategoriako 3. saria eskuratu dugu eta hiltegiak sutara bidali ditugu.
Animalistak kolektiboak Matxinorroprotesta haurrentzako ipuina itzuli du, jatorriz La revobulliprotesta. Liburu horrek oihaneko animalien irudien bidez azaleratzen du animaliek zoo eta akuarioetan pairatzen duten gatibutasuna, eta argi uzten du erresistentziarako gaitasuna badutela. Animalistakeko kide da Junkal Arruti Tena, baita 3 urteko txiki baten ama euskaldun eta antiespezista ere. Harekin gelditu gara Matxinorroprotestaren eta gurasotasun antiespezistaren inguruan hausnartzeko.