Jan aberatsak, jagon abereak!
2024ko Aste Nagusia sekulakoa izan da. Egon ez zaretenontzat, hementxe duzue argazki erreportajetxo bat, baita bideo laburpena ere.
2024ko Aste Nagusia sekulakoa izan da. Egon ez zaretenontzat, hementxe duzue argazki erreportajetxo bat, baita bideo laburpena ere.
Konpartsakide egunean, konpartsen arteko elkarlana izan zen nagusi, eta, pintxo lehiaketan, animalien sufrimendurik gabeko bi pintxo heldu ziren podiumera.
Gaurtik aurrera eta ekainaren 6ra bitartean, mendi martxa neurtua egin nahi duten bikoteek izena eman ahalko dute Bilboko Konpartsen webgunean.
Piztiakek Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan parte hartu du. Kongresua Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean, izan da, Leioan, martxoaren 20tik 22 honetara.
Piztiakeko konpartsakideok birritan egin dugu Korrika aurten, lehenengoz Noainen, kilometro antiespezista egin genuen Euskal Herriko mugimenduko gainontzeko kolektiboekin, eta, bigarrenez, Bilboko Konpartsen kilometroan.
“Haragijaleen sekta” izeneko mozorroarekin konpartsen kategoriako 3. saria eskuratu dugu eta hiltegiak sutara bidali ditugu.
Konpartsa antiespezistako kideok toreatzaile langabeen jantziei hezur-mamia ipini diogu zezenak torturatzea arterik ez dela aldarrikatzeko.