Errezeta: Aratusteetako torradak
Torrada lehiaketa irabazi dugu eta pozez lehertzear gaude!! Beganook zer jaten dugun galdetzen diguzue askotan… Ba badirudi Bilboko torrada onenak jaten ditugula ðŸ¤ðŸ¤ðŸ¤ Gora jai herrikoi, euskaldun eta antiespezistak!
Errezeta jakin nahi?
1. Esne begetala (nahiago duzuna) berotu azukrearekin, kanela makiltxo batekin, eta limoi eta laranja azalekin.
2. Bitartean, ogia moztu 2cm inguruko xerratan eta edukiontzietan jarri.
3. Ogi-xerrak esnearekin busti (eskuzabala izan, ogiak ia flotatzen egon behar du). Ahal baduzu, gau osoa utzi bustitzen, bestela, 2-3 ordu.
4. Txitxirio irina urarekin irabiatu, eta harekin ogi-xerra rebozatu. Gero, frijitu.
5. Plater bat prestatu azukre eta kanelarekin. Torradak zartaginetik atera, plater horretan jarri, eta kanela eta azukrea bota gainetik ere.
6. Hozten utzi.
Listo! ON EGIN!