Zertan lagundu dezaket?
Gauza askotan! Aste Nagusia antolatzeaz gain, urtean zehar, Piztiakek zenbait ekintza antolatzen ditu Bilboko Konpartsen federazioaren barruan: Aratusteak, Txosnaganeren igoera, udako solstizioa, San Tomas…
Ekintza guzti horiek aurrera eramateko, kide asko behar ditugu, oso gaitasun ezberdinekin gainera: sukaldariak eta barrako zerbitzariak, musikariak, diseinatzaile grafikoak, kazetariak, argazkilariak, DJak, abokatuak, informatikariak, itzultzaile eta interpreteak, jostunak, literatura zaleak, iturgin eta elektrikariak, eskulanetan jaioak direnak… Baina beharrezkoa den gauza bakarra aktibismoa egiteko gogoa da.
Hori baldin baduzu, aukeratu beheko aukeren artean zein den zuretzako egokiena… Eta, ez badakizu, eskatu Ongietorri bat beheko estekan, eta taldetxo bat biltzen dugunean, gure mezua jasoko duzu.

Urtean zehar Bilboko Konpartsen federazioak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu, asanbladetara joan…

Une zehatzetan laguntzea: txosna margotzen edo muntatzen, tragoak zerbitzatzen, aratusteetan dantzatzen… Halere, ez duzu asanbladetara joateko eskubiderik izango

Zure kolektiboak Piztiakekin saretu nahi badu edo proiekturen bat proposatu nahi badiguzu, bota lasai!
Zalantzarik?
Zalantzarik baduzu, Ongietorri saio bat eskatu nahi baduzu, prentsa bazara… Idatziguzu inprimaki honen bidez eta albait arinen erantzungo dizugu.
Piztiak konpartsa antiespezista
Iturriza kalea 9 bis, behea B
48003 Bilbo
coordinacionpiztiak@gmail.com