Piztikide izan

Piztikideek konpartsaren eguneroko lanean laguntzen dute urte osoan zehar, bai Bilboko Konpartsen federazioaren zereginetan, bai Piztiaken ekintzetan, edo bietan. Gainera, Piztiaken asanbladaren parte dira, eta, horietara joaten direnean (aurrez aurre edo online), euren iritzi, proposamen eta sentipenekin, gainontzeko piztikideak aberasten dituzte, proiektu kolektibo honi lagunduta.

Piztikide izan nahi baduzu,
utzi hemen zure datuak
eta zurekin harremanetan jarriko gara

Iturriza kalea 9 bis, behea B
48003 Bilbo
coordinacionpiztiak@gmail.com

E-posta bidez eta sare sozialetatik ere jar zaitezke gurekin harremanetan