Tailerra Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresuan

Hiru eguneko jardunaldi akademiko honetara, Piztiakek animalien sufrimendurik gabeko jai ereduen inguruko hausnarketa eraman du

Animalia Ikasketa Kritikoen EHUko I. kongresua hartu du Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak aste honetan. Martxoaren 20tik 22ra, asteazkenetik ostiralera, auditorioak 30 bat hitzaldi ikusi ditu, literaturari, historiari, antropozentrismoari, zinemari, filosofiari eta beste hainbat gairi buruz, denak, Animalia Ikasketa Kritikoei edo animalia etikari lotuak.

Piztiakek gidatutako tailerra Animalia Ikasketa kritikoen EHUko I. kongresuan 📸 AIK ikerketa taldea

Goizak hitzaldiak eskaintzeko baliatu dituzten bitartean, arratsaldeetan tailerrak egiteko aprobetxatu dute, horien artean jaietan egiten den animalien esplotazioaren inguruko bat. Hausnarketa honetarako, Askekintza kolektiboaren Gurean dokumentala proiektutatu dute, eta, ondoren, Piztiaken ia hamarkada bateko esperientzia duen Ziortza Larreategik, animalien sufrimendurik gabeko jai ereduen inguruko eztabaida kolektiboa gidatu du. “Piztiakek, hain zuzen, aldarrikatzen du posible dela animaliak erabili eta explotatu gabe jaiak izatea, inor zapaldu gabe, euskalduntasunetik eta gure kulturari eta gure nortasunari uko egin barik”, dio Larreategik.

Ikerketa taldeak, berriz, aitortzen du Piztiakek gidatutako tailer bat programan eduki ahal izatea erabat interesgarria dela, “bai jai eredua aldatzeak duen urgentziagatik, bai jorratu nahi genuen arloan Piztiakeko kideek duten eskarmentuagatik”, dio Leire Morrásek, kongresuaren antolatzaileetako batek.

AIK kongresuaren
bideo-laburpena

Eta kongresuko hitzaldi guztiak ikusi nahi badituzu…

Similar Posts