| | |

Txosnaganera igotzeko izen ematea zabalik

Ekainaren 8ko mendi martxa neurtua egin nahi duten bikoteek izena eman ahalko dute Bilboko Konpartsen webgunean

Gaurtik aurrera eta ekainaren 6ra arte, ekainaren 8an Txosnaganeko mendi martxa neurtuaren XII. edizioan parte hartu nahi duten pertsonek, izena eman ahalko dute Bilboko Konpartsen webguneko inprimakia betez. Izen ematea doakoa da, eta izena ematen duten pertsonek bikoteka egin beharko dute.

Aurreko edizioetan bezala, bi ibilaldi egongo dira, luzea, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,48 kilometrokoa, 854 metroko desnibelarekin; eta laburra, 14,39 kilometrokoa, 446 metroko desnibeladuna.

Iazko Txosnaganeko igoera 📸 Bilboko Konpartsak Flickr

Mendi martxa Atxuriko Enkarnazio plazan amaituko da, eta auzo horretako jaiak aprobetxatuta, partaideek bazkari herrikoian parte hartu ahalko dute, jai-batzordeak salgai jarriko dituen ticketak aurrez erosita. Gainera, bertan ere izango da partaideentzako sari-banaketa; gogoratu taularen erdian geratzen direnek irabaziko dutela 😉

Similar Posts